Araua Orokorrak

kulturnet erabiltzen dutenentzako

Erabiltzaileak

Ezinbestekoa da erabiltzaile txartela izatea zerbitzuan sartzeko.

  • 12 urte baino gazteagoko adingabeak ez du ordenagailu-gelara sartzerik, ez bada aldez aurretik (idatziz) gurasoek edo tutoreek baimena eman dutela.

  • Ordenagailuak erabiltzeko aukera izateko erreserben kudeaketa-sistema erabiliko da, honako irizpideak kontuan hartuz:
    •   2 ordu egunero pertsonako, zein zentro aukeratu duen kontuan hartu gabe.
    •   Hilabeterako baino ezin da erreserbatu.
  •  Erreserbaren hasiera ordutik 15 minutu beranduago agertzeak erreserbaren eskubideak galtzea ekarriko du.

  • Hiru erreserbetara jarraian hutsegiteak zigorra ekarriko du eta erabiltzaileak ezin izango du zerbitzua erabili 2 hilabetez.

  • Erabiltzaileak ordenagailuan egin nahiz eskuratu dituen dokumentuak berak ekarriko duen CD batean grabatu eta eraman beharko ditu. Ordenagailu bakoitzaren informazioa ezabatu egingo da erreserba amaitutakoan.

  • Ezin izango da disketerik erabili.

  • Zerbait behar bezala ibiliko ez balitz zentrokoei jakinaraziko zaie.


Webaren Edukiak: Gomendioak

Internetek bizi dugun gizarte konplexua erakusten du eta ikasteko, dibertitzeko eta komunikatzeko era desberdinetara iristeko aukera paregabea ematen digu. Baina erreferentzia birtuala pornografiak, indarkeriak eta delituzko ekintzek ere badute. Eduki horiek erraz eskuratzeko modua jartzen dugunez, zuek orientatzeko arduradun ere bagara, gune honetan zuen esperientziak positiboak eta seguruak izan daitezen.

Gomendagarriak ez diren edukiak

Orokorrean, honako eduki hauek dituzten orrialdeak ez dira oso gomendagarriak izaten:
  • Indarkeria, arrazakeria edo intolerantzia gorestea, beste sinesmen nahiz talde sozialen aurka.
  • Sekten proselitismoa edo manipulazio psikologikoa sustatzen duten orrialdeak.
  • Indarkeria erruz duten jokoak praktikatzea linean.
  • Pornografia.
  • Kasinoetan eta apustu birtualetako zentroetan parte hartzea, dirua xahutzea eskatzen baldin badute.
  • Osasunari erasotzen dioten edariak eta substantziak (drogak, tabakoa eta alkohola) kontsumitzera bultzatzen duten orrialdeak.
  • Armak edo lehergailuak fabrikatzeari buruzko informazioa.
Hori guztia dela eta, ekipo bakoitzean software bat instalatu da mota horretako edukiak dituzten orrialdeetarako sarrera eragozteko.

Proposatutako gomendioak

  • Erabiltzaileak irudi, iruzkin nahiz mezu lizunak jasotzen dituen bakoitzean berehala abisatu beharko du, baita lehen azaldutako antzeko edukiak izan ditzakeen beste web orriren bat antzematen badu ere.
  • Ezezagunei ez eman datu pertsonalik, argazkirik edo ikastegiaren izenik, ezta bizilekuaren edota lantokiaren inguruko daturik ... ere.
  • Kontu handiz ibili sarean aurki daitezkeen foro edota hizketaldiekin. Irregulartasunen bat antzemanez gero, jakinarazi egin beharko da.
  • Ez eman ordenagailuaren, kreditu-txartelen edota aurrezki-kontuen pasahitzik nahiz segurtasun-koderik.
  • Ez fidatu mezuen, posta elektronikoen edo txaten bidez harremanetan jar zaitezkeen “lagun” birtualekin.