nola erreserbatu

kulturnet sareko ordenagailua

1. Kulturnet zerbitzuan erreserba egin  ... 

nahi izanez gero, honako helbide honetan egin dezakezu:  www.kulturnet.net

Goiko menuan, klika ezazu Sartu-n. Ordenagailu bat erreserbatzeko, klik egin ezazu "Erreserbatu"-n. Zure erabiltzailea gestionatzeko, klika ezazu "Erabiltzaileen Gestioa"-n.

comoreservar1 

2. Ondoren,

erabiltzaile-izena eta pasahitza eskatuko dizun beste orri bat agertuko zaizu. NANaren zenbakiak, letrarekin (00000000A), erabiltzaile-izena osatzen du; jaiotze-dataren zortzi digituek (eehhuuu) pasahitza osatzen dute.

comoreservar2

3. Gure datuak sartutakoan,

 erreserba zein zentrotan egin nahi duzun aukeratzeko bide emango dizu.

comoreservar3

 

4. Zentro bat aukeratzen duzunean,

ordenagailu bakoitzerako ordutegiak agertuko zaizkizu eta astero aldatzeko aukera izango duzu.

Orrialde honetan honakoa hauta dezakezu:
  • Ordenadore-zenbakia.
  • Zein astetarako egin nahi dugun erreserba
  • Erreserbaren iraupena (ordubete).
. comoreservar4

Behin erreserba aukeratuta, egindako erreserba berresteko edo erreserba egin barik irteteko aukera izango duzu orrialdearen amaieran. Erreserba berresten baduzu, berehala agertuko zaizu erreserbaren iraupena, baita zein ordenagailutarako egin duzun ere. Asteko laburpenera itzuli eta prozesua errepika dezakezu.

5. Zure datuak ez ezik,

daturen edo eginiko erreserbaren bat aldatu nahi izanez gero, Kulturneten hasierako orrian egin dezakezu. Hemen datu pertsonalak, identifikazio-datuak eta erreserbak alda ditzakezu, eta baita Kulturnet Sarean zure jarduera zer nolakoa izan den bistaratu ere.

Erreserbaren bat ezabatzen dugunean, beti berretsi beharko dugu deuseztapena, okerrak ekiditearren.


Ziur bazaude ezinezkoa duzula aldez aurretik berretsitako erreserba batera joatea, garrantzitsua da erreserba deuseztatzea sistema honen bidez, beste erabiltzaile batek aprobetxa dezan aukera eta ordenagailua libre gera dadin.